XX. mendearen azken laurdenean Gernika-Mundaka itsasadarraren eta bere inguruaren babesaren eta kontserbazioaren aldeko mugimendu soziala eta, baita, kulturala ere, sortu zen.
Orduz geroztik hainbat erakundek (auzotarren plataformak, talde ekologistak, fundazioak, administrazio publikoak, ingurumen-ekipamenduak…) ekimen ugari egin dituzte edo, oraindik ere, egiten ari dira. Ekimenoi esker babesgune honetako ondare naturala –baina baita arkeologikoa, arkitektonikoa, historikoa...- babestea, kontserbatzea, gizartea sentsibilizatzea eta aintzat hartzea lortu da.
Atal honen bitartez ekimenon eta ekimen horien erakunde arduradunen errepaso txikia egin gura da. Aurrera eraman duten edo eramaten ari diren erakundeen izenaren arabera ordenatuta daude eta ez euren proiektuen arabera.
Egindako guztiak ez daude seguruenez, asko izan direlako egindakoak eta egiten ari direnak. Izan ere, helburua ez da zerrenda zehatza egitea, zenbait zertzelada ematea baizik.
Urdinez daudenen gainean klikatuz informazio gehiago agertuko zaizue.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.