Urdaibaiko Biosferaren Erreserban baserri-eskolak deitutako bi ingurumen-heziketarako ekipamenduak daude. Bata, Baratze, Gautegiz Arteagan eta, bestea, Lurraska, Ajangizen.
Bi baserri-eskoletatik lehenago ezarri zena eskualdean Baratze Baserri-Eskola da. Gautegiz Arteagako Oxinako kubetan kokatuta dago. Martxan jartzen dituzten ekitaldietatik Perretxiko Tailerra deitutako aukeratu dugu, Urdaibaiko ekosistemei zuzendutako atal honekin.bera bakarrik baitago zuzenki lotuta.
Tailer honen bidez,ikaslea onddoen mundu zoragarriari hurbiltzea lortu nahi dute: onddoak, beraien ezaugarriak, motak, habitatak ...
Baratze Baserri-Eskola Gautegiz Arteagako Basetxetas auzoan kokatuta dago. Eurekin kontaktuan jartzeko 94 625 56 06 telefono-zenbakia erabil dezakezue. Era berean, www.baratze.com web-orrialdean informazioa gehiago duzue.
Lurraska Baserri-Eskola 1995. urtean eraiki zen, eskola-umeei eta beste zenbait elkarterekin ingurumen-hezkuntza lantzeko asmoz.
Ingurumen-hezkuntzan oinarritutako Lurraskaren proiektuak haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara arte zuzendutakoak dira. Gure aterpetxean, gurasoen elkarteek edota beste talde batzuek ere ekintza ezberdinak antolatu edo gurekin egiteko aukera dute.
Hiru tailer didaktiko nabarmen dituzte: baserria, basoa eta Oka ibaia.
Basoaren Tailerra deitutakoaren bitartez baserri eskolan bertan dagoen hariztiaren osaera eta funtzionamendua ezagutarazten da.
Oka ibaia Tailerra deitutakoaren bidez neska-mutilek ekosistema horrekin harremanean jartzeko eta bere ezaugarri fisiko eta biologikoak ezagutzeko aukera dute.
Lurraska Baserri Eskola Ajangizko Kanpantxu auzoan kokatuta dago. Kontaktuan jartzeko 94 625 72 45 telefono-zenbakia edota lurraska@lurraska.com helbide elektronikoa erabil daitezke.
Bestalde, www.lurraska.com web-orrialdean informazio gehiago aurkituko duzue.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.