Biharko Basoa, basoaren erabilpen anitza, basoaren dibertsifikazioa eta EAEko baso-baliabideen kudeaketa jasangarriaren alternatibak bilatzeko Baso-Saiakerak sustatzen dituen lan-ekimena da.
Biharko Basoaren sustatzaileak Urdaibaiko Galtzagorriak Federazia, EHNE baserritarren sindikatua eta Errotuz basoaren garapen jasangarrirako Elkartea dira.
Ekimen honen hasiera 2003an kokatu behar da, Bermeoko Udalak utzitako lursailean gereziondoz eta urkiz eratutako landaketa mistoa egin zenean. Orduz geroztik, ekimen honekin bat egin duten landaketak ugari dira.
Helburuak
Helburuak ondokoak dira:
+ Beste entitate nahiz norbanakoen laguntzaz ekonomikoki eta ekologikoki balio handiko baso-masa autoktonoak berreskuratzeko eta ezartzeko saiakera aitzindariak abian jarri, betiere hazkunde ertaineko espeziekin eta lekuaren ingurumenari eta espeziari hoberen egokitzen zaizkion baso-teknikak erabiliz.
+ Erabilpen anitzerako ereduak laboratu, baso-lan guztien (espezien hautaketa, landarearen kalitatea, emankortasunaren kudeaketa, ezartze-teknikak eta garbiketa-lanak, inausketa eta bakanketa, besteak beste) diseinu zehatza eginez, landaketa bakoitzaren garapenaren ikuspegitik irizpide moldagarriak izango dituena.
+ Masen garapenaren hasierako etapetatik abiatuta lortutako emaitzen jarraipen eta ebaluazio iraunkorra koordinatu, eta ingurumen naturalaren kudeaketan orokorrean zein baso-sistemen kudeaketan bereziki zeresana duten gizarte-eragile guztien artean saiakeren berri eman era egokian.
Egiteko era
Basoa izateko gaitasuna duen lursaila aintzat hartzeko interesa duen edozein pertsona edo entitate parte-hartzera gonbidatzen dugu. Diru-laguntza jaso baino lehen aniztasunera eta basogintza iraunkorrera zuzendutako landaketa ezartzeko prest egon behar du.
Biharko Basoak landaketa-proposamena laboratzen lagunduko du. Proposamenak lurraren gaitasuna, basoaren erabilpen anitza eta basogintza zein ingurumena dibertsifikatzearen beharrak kontuan hartuko ditu. Era berean, landaketaren egoeraren urteko ebaluazioan lagunduko du, bildutako informazioa sistematizatu eta zabaltzeko. biharkobasoa.org saiakerak konpartituz norberaren kasuetan oinarritutako eta ondo dokumentatutako informazio- eta jakinduria-iturria izateko asmoa du.
Egiten diren landaketak beti dira mistoak. Honek hauxe esan nahi du:
Landaketa mistoa era honetara ezartzen da:
Landaketa ezarri eta gero saiakera bakoitzaren zaintza eta jarraipena egiten da ondoko erara:
Espezieak | Lekua | Urtea | Azalera (ha) | Helburuak |
---|---|---|---|---|
Gereziondoa, Urkia | GastaƱerre (Bermeo) | 2.003 | 1 | Egur noblea eta paisaiaren dibertsifikazioa |
Lizarra, Urkia | Indusi (Dima) | 2.009 | 1,9 | Egur noblea eta paisaiaren dibertsifikazioa |
Gereziondoa, Urkia | Amorebieta-Etxano | 2.008 | 2,5 | Egur noblea eta paisaiaren dibertsifikazioa |
Intxaurrondoa, Urkia | Amorebieta-Etxano | 2.008 | 0,5 | Egur noblea eta fruitua |
Astigarra, Haltza | Ispaster, Ea | 2.009 | 0,5 | Egur noblea eta ibaiertzen babesa |
Lizarra, astigarra, gurbia, gereziondoa eta urkia | Kortezubi (Oma) | 2.004 | 0,5 | Egur noblea eta ibaiertzen babesa |
Haritza | Indusi (Dima) | 2.009 | 0,5 | Lehengoratze ekologikoa |
Taula: Orain arte aurrera eramandako zenbait saiakera.
Informazio gehiago www.biharkobasoa.org web-orrialdean
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.