XX. mendeko 90. hamarkadan Aixerreku Natura eta Ingurugiroa erakundea sortu zen. 1992. urtetik aurrera Urdaibaiko Biosfera Erreserbako natura-gidari profesionalen kolektiboa izan zen.
1996an, Urdaibai Sariak baitan, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako Ingurugiro babespena eta garapen eusgarriaren alde egindako lanagatik 1. saria jaso zuen.
Urdaibai zeharreko gidatutako ibilbide ekologikoak egitearekin batera hainbat beste hainbat jarduketa desberdin garatzen zituen: tailer didaktikoak, ingurugiroari buruzko hitzaldiak, ikastaroak, ikerketa-lanak...
Urdaibairen gainean egindako hainbat material didaktikoren laborazioan, prestatze lanetan eta koordinazioan parte hartu dute modu baten edo bestean. Denak aipatzeak luze joko luke. Ondokoak aipatuko ditugu: Urdaibaiko urtekari ornitologikoak (1996, 1997…), Txatxarramendiko Parke Botanikoaren minigida (2006), Laidako dunei buruzko gida txikia (2007) eta Landare arrotz inbaditzaileak Urdaibai Biosfera Erreserban (2008).
Urdaibaiko udalerrien liburu-bilduman baitan zortzi monografia argitaratu dituzte. Monografiek beti zuten udalerri bakoitzaren ondare naturalari zuzendutako atal bat. Era berean, ibilbide autogidatu ekologikoak ere aurki daitezke liburuotan.
Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioa sortzeko eta proiektuan martxan jartzeko egindako ahalegina handia egin zuten.
Gernika-Lumoko Udetxea jauregian zegoen Urdaibaiko Dokumentazio- eta Informazio-Gunea kudeatu zuen enpresa izan zen.
Aixerreku Natura eta Ingurugiroa S.L. XXI. mendearen bigarren hamarkadaren hasieran desagertu zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.