Euskadiko Autonomia Erkidegoan natura artatzeari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeak Fauna eta Landaretzako Espezie Mehatxatuen Katalogoa sortu zuen babesari dagokionez neurri bereziak behar dituzten espezientzako.
Horretan oinarrituta, Bizkaiko Foru Aldundiak Lurralde Historikoan arriskuan dauden zazpi espezie kudeatzeko planak egin ditu. Kudeatuko diren zazpi espezietariko hiru faunakoak dira eta lau landaretzakoak:
Fauna:
Landaretza (4 espezie hauek ez dute beste ezargunerik Autonomia Erkidegoan eta Urdaibain ez dute populaziorik):
Kudeaketa plan bakoitzak espezie hori babesteko bidezko arauak ematen ditu, eta baita gaur egun dituen mehatxuak gainditzeko neurri zuzentzaileak ere, eta talde horien lehengoratze, artapen eta eskuztaketa egokiak sustatzen dira eta, aldi berean, horien habitatak babestekoak eta mantentzekoak.
Osorik eta mugarik gabe aplikatzen dira Bizkaiko Lurralde Historiko osoan, hau da, indarrean jartzen direnetik eta harik-eta katalogotik kendu arte, horrek lehengoratuta egongo direla adieraziko duelako. Hau guztia gorabehera, bost urterik behin berrikusiko dira.
Babesteko arauen barruan zenbait debeku orokor sartu dira, fauna edo landaretzari buruzkoak izatearen arabera aldatzen direnak.
Informazio gehiago www.bizkaia.net web-orrialdean duzue.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.