Estuario osoan aurrera eramandako ekimenak biltzen ditu.
Duela zenbait urtetik ona Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak landare eta animalien ikerketak egiteko laguntzen ari da. Animalien artean, baten bat aipatzekotan, mokozabal zuria (Platalea leucorodia) aipatu beharko litzateke. 1996 geroztik Urdaibain jarraipen zorrotza egiten ari zaiolako.
Orain aipatuko dugun proiektua askoz ere potoloagoa da. LIFE proiektu bat da eta, zehazki, bere izena LIFE08 NAT/E/000055 da. Europak diruz lagundutako proiektu honen bitartez EAEko estuarioetan (Urdaibai, Txingudi eta Lea ibaia) Batasunaren intereseko habitatak leheneratzen ari da Eusko Jaurlaritza.
Horren baitan egiten ari den ekimenen artean Baccharis halimiflora landare inbaditzailearen multzoak zein aleak estuario osoan desagerraraztea da. Horrela eginez hainbat habitat edo eremu (Salicorniaren eremua, Spartinaren zelaiak, zelai gazi mediterraneoa, sastrakadi halofilo mediterraneoa…) berreskuratuko dira. Era berean, ur-benarriza (Locustella naevia), lezkari karratxina (Acrocephalus arundinaceus), lertxun gorria (Ardea purpurea) eta beste hegazti askoren populazioak berrindartuta aterako lirateke.
Aurreko guztiaren gainean informazio gehiago www.ingurumena.ejgv.euskadi.net web-orrialdean aurkituko duzue.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.