1984.ean UNESCOk biosferaren erreserba izendatu ondoren, 1989ko uztailaren 6an Euskadiko Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrak Urdaibaiko Biosferaren erreserbaren babespen eta ordenatze legea onartu zuen. Biosfera-erreserbaren helburua, URDAIBAI babestu eta antolatzeari buruzko legean jasotzen den bezala, hauxe da: "URDAIBAIko biosfera-erreserbarako araudi juridiko berezia ezartzea, lurraren, floraren, faunaren, paisaiaren, uren eta atmosferaren integritatea babestu eta beren errekuperazioa bultzatzeko, eta, azken finean, ekosistema osoa babestu eta errekuperatzeko, natura, zientzia, hezkuntza, kultura, aisialdia eta sozioekonomia aldetik duen interesarengatik".
Biosferaren erreserbak, UNESCOK bultzatutako "Gizakia eta Biosfera" (MaB) nazioarteko programaren barruan sartzen diren itsas zein lur ekosistemak dira. Programa hauek gizakia eta ingurugiroaren arteko erlazio orekatua erakutsi eta bideratzeko sortu zen.
Biosferaren Erreserbek Biosferaren ingurune natural ugari hartzen du bere gain. Hasi goi mendietatik eta gizakiaren presentzia nabarmena duten lautadetara; Kostalde eta irletatik barruko baso zabaletara; Desertu tropikaletatik poloetara.
Biosferaren Erreserben funtzioa, naturarekin nola jokatu beharko genukeen erakustea da. Horregatik Biosfera Erreserben planaren arabera MaB programak lurralde hauei oinarrizko hiru funtzio jartzen dizkie
Aniztasun biologikoa, baliabide genetikoak eta ekosistemak mantentzeko helburuaz. Horregatik, erreserba batek aniztasun, naturaltasun eta eraginkortasun irizpideen arabera hautatutako unitate biogeografikoa ekosistema batetako eredu nahikoa handia eduki behar du kontserbazio unitate bezala.
Kulturalki eta ekologikoki eusgarria den giza garapena eta garapen ekonomikoa sustatu asmoz.
Herri, eskualde, nazio eta maila orokorreko kontserbazio eta garapen jasangarriari buruzko ikerketa zientifikoa, jarraipena, formakuntza eta hezkuntza osatzen duena. Biosferaren Erreserba gisa hautatua izateko, estatuek baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zonaldeak proposatu behar dituzte. Erreserbak estatuetako gobernuek sustatzen dituzte "MaB" proiektuko estatu-komiteen bitartez, zenbait erizpide eta baldintza minimo batzuk bete behar dituztelarik onartuak izateko.
Biosfera Erreserbaren planifikazio eta kudeaketan, lurraldeko agintari, zonalde mailako populazioak eta interes pribatuak inplikatzeko beharrezkoak diren antolaketa egiturak egon behar dira.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.