Atal honetan Bizkaiko Foru Aldundiak argitara ateratako liburuez mintzatuko gara.
Hasteko Nekazaritza Sailak 1989an argitaratutako Urdaibai Gernikako Itsasadarreko Hegaztiak deiturikoa aipatu behar da derrigorrean. Izan ere, testuen egilea, Aitor Galarza, eta, ilustratzailea, Ángel Domínguez, orduan eta gaur egun, oraindik ere, natura ulertzen eta maitatzen asko laguntzen digute eta.
Liburu horren berbaurrean José Luis Tellería Madrilgo Universidad Conplutenseko zoologiako irakasleak eta arestian aipatutako Aitor Galarza biologariaren tesi-zuzendariak berbaurrea idatzi zuen. Hortik ondoko hitzak atera nahi ditugu:
"Gernikako itsasadarrak eta beronen inguruak, hedadura benetan txikian, hainbat ur- eta lehor-bitarteko dauzka baturik, bertan, botanikari eta faunari dagokionez, ugaritasun nabarmena dagoela. (…) Bertako berezko ondasun garrantzitsua ezagutzera eman eta zabaldu eragin izan duena, zalantza barik, Aitor Galarza izan da. Alderdi honetako hegazti-faunaren gainean berak egindako ikerketek, hura babestearen garrantziaz eta premiatasunaz konturatu gaitezen ekarri dute. (…) Angel Dominguezek hain dotore irudiztaturiko lan honen orrialdeetan zehar (…)".
Jose Luis Telleria zoologoa eta bere lan-taldea 1978an hasi ziren Gernikako itsasadarra bisitatzen, nahiz eta datuen jasotzea 1980ra arte oso sarria izan ez, Lizentziatura Tesia (Galarza, 1982) egiteari ekin ziotenean hain zuzen, Madrilgo Universidad Complutense delakoan Zoologia iraskasle zen José Luis Telleria Jaunaren zuzendaritzapean. Orduz geroztik, liburua argitaratu arte, hegaztiak itsasadarrean ikuskatzen jarraitu zuten. Euskal Herriko hegazti-faunarekin argitaratutako zientzi artikulu ugari gehituz, eduki izan duten informazioa erabat hobetu ahal izan dute. Aurreko guztiaren emaitza liburu hau izan zen. Egileek diotenez liburu honen asmoa "informazio hau atlantiar Euskal Herriaren testuinguru orokorrean aurkeztea da, ornitologi-eza hedatzeko eta inguru interesgarri hau babesteko laguntza bat legez". Liburuaren lehen atalean Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako habitat desberdinak gainetik azaltzen dira eta, bigarren atalean, espezie bakoitzari egindako ikerketa bana aurkezten da.
Geroago beste zenbait liburu interesgarri argitaratu dira.
Esparru honetan Lurralde-Azterlanaterako Bizkaiko Iraskundea erakundea oso aktiboa izan da. Berak argitaratutako zenbait liburu oso erabilgarri izan zaizkigu Urdaibaiko Ekosistemen bloke oso hau prestatu ahal izateko. Lan-esparrua Bizkaia da. Informazio, argazki eta eskema ugarirekin hornituta daude.
Liburuen zuzendariak, testuen egileak eta argazkilariak gaian adituak izaten dira. Marrazkiak, berriz, kasu gehienetan arestian aipaturiko Ángel Dominguezenak dira.
Orain erabilitako liburuen izenburua agertuko zaizue. Parentesi artean noiz argitaratu den adierazita dago.
Liburu horien gainean informazio gehiago bibliografian duzue.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.