XVII. mendearen amaieratik aurrera errekuperazio ekonomikoaren eta hazkunde demografikoaren adierazle batzuk ageri dira Bizkaian. Arkitektura erlijiosoan ez bezala, apenas ordezkatuta badago ere, ekimen pribatua euren etxe handi zaharrak berreraikitzen eta zaharberritzen hasteko prest daude, eta, astiro-astiro, XVIII. mendearen amaieran oso panorama polita agertu zen, agian ez Jaurerriko beste zenbait euskualdetan bezain beste. Eraikin berriak, betetzen dituzten funtzioaren, kokapenaren edo komitenteen erosteko ahalmenaren arabera oinarrizko hiru tipologia-multzotan bana daitezke: jauregi aristokratikoak, hiriko etxe tzarrak eta landa-jauregiak.
A.- Estilo barrokoaren berezko ezaugarriak hobe garatuta dituen hiriguneko edo ia hiriguneko jauregien artean Montefuertekoa (Gernika-Lumo) da. Penintsularen Iparralde osotik XVIII. mendean oso hedatutako eredua erakusten du. Eraikina oso kalitate onean dago eginda, material nahiko nobleekin eta antolaketa-diseinu dotorearekin. Oinplano lau angeluar salbuetsian behe-solairua eta beste bi solairu erakusten ditu. Oinplanoa pilastren artean dago eta altuera desberdinak bereizteko plaka leun inpostadunak ditu, eta sarrera molduratua da.
Askoz pobreagoak dira Mertzedeko Komentua edo Jauregia (Ibarruri auzoa, Muxika) eta Albizko Jauregia (Albiz, Mendata). Lehenengoa, elizaren orubea izan zenaren aurrean dago eta, antza denez, Ajangiztik jaitsi ziren lekaimeen egoitza izan zen. XVII. mendearen hasierako harlanduzko fatxada du eraikinak. Bigarrenaren garrantzia sarrera-atari txikira sartzeko daukan arku karpanal izugarri handian datza.
Allende Salazartarren jauregia (Gernika-Lumo) oroitzapenaren munduan geratu zen, 1937ko bonbardaketan kaltetuta suertatu eta gero. Jauregiak galeria polita zuen, Durangaldeko jauregietako bezalakoa, eta gainera margoak. Gertaera tamalgarri horretan galdutako bakarra ez zen izan, foru-hirian komitente aristokraten eskasiarik inoiz ez zelako egon.
B.- Garaiko diseinuan oinarrituta burges batzuk euren aukera ekonomiko ertainen arabera eraiki zituzten hiriko etxeen artean, Doniene kaleko 13 (Bermeo), oso adibide ona dugu. Sarbideak, pinakuluen arteko hegats-frontoia adierazten duten moldura dotoreak ditu eta erdialdean kartel erlijiosoa du. Beste zenbait kasutan, apainketa apalagoa da, eta bere sarreretako ateburuetan adierazitako datetan oinarrituta bakarrik esan dezakegu estilo honetakoak direla. Horrela gertatzen da Eako Elexaldeko 3 zenbakidunarekin, nahiz eta udalerri honetan beste kasu batzuk gehiago egon badauden, Urtubia (1774), Abaitua eta batez ere Etxe Aundi esaterako. Guztiak XVIII. mendeko amaierako etxe tzarrak dira.
C.- Nekazaritza-munduan baserritar aberatsenek eraiki edo eraberritzen dituzten jauregiak. Jauregiotan, estilo barrokoaren elementu landu ugari ikus daitezke. Emaitza, tamaina handiko eraikinak izango dira. Nekazaritza eta abeltzaintzarako erabilpena duten arren, landa-jauregia eta baserri-etxearen arteko hibridoa izango da. Eredu batetik edo bestetik gertuago egongo da jabearen hurbiltasun estetikoaren eta baliabide ekonomikoaren arabera.
Jar daitezkeen adibide ugarien artean Aristieta (Ajangiz), Ormaza (Ibarruri, Muxika), Etxezarreta (Zugastieta, Muxika) eta Zorrotza Nagusi (Morga) daude. Azken hau bertan behera utzita dago eta berezitasun ukitua badu hormaz inguratuta dagoelako eta antuzanorako bidea puntu erdiko sarreratik egiten delako, mendiko etxe tzarraren sistema apur bat gogoratuz. Etxezarretakoak ondoko ezaugarriak ditu: arkupe zabala, tamaina handia, Ekialdera orientatuta, materialetan oso aberatsa, balkoiak, noblezia-harmarria...; azken finean, lehenago aipatu denez, produktu hibridoak, apalak, apainketa gutxikoak, eskualdean behin eta berriro ikusiko dugun ezaugarriarekin bat eginez. Atal honen baitan sar genezake Orube (Arrieta). Beranduagoko herri-eraikinek estaltzen dute gaur egun, baina oraindik erakusten du bere fatxadan ikus zitezkeen ertzeetako harmarri handi horietako bat.
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen Jauregia dugu, erdiaroko dorretxea biltzen zuena, eta Zubialdea Etxea. Halere, lehenengotik bakarrik geratzen dira San Bixente elizako atarian biraprobetxatu diren zutabeak eta gertu dagoen iturri baten ondoko zenbait apaindura-elementu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.