Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Arkitektura zibil Barrokoa

Bertan behera utzitako eraikin hau Andra Mari auzoko Morgakone gunean kokatuta dago baserri bati erantsita. Fatxada harlandu irregularrez eta oso landatar-eran luzitutako harriz eginda dago.

Zorrotza (Morga)
Zorrotza (Morga).

Apaindura gutxikoa da. Lerro soil eta orekatuak erakusten ditu eta ez du apaindura berezirik. Lau isurialdeko teilatua du. Bi solairukoa da eta bertako baoek itxuraz ez dute inolako ordenik jarraitzen. Dobela eta harlandu onean landutako bi arku gurutzatuta iristen den atari sakona da erakusten duen elementurik nabarmenena. Gune honetako zoladura harlauza onekoa da eta batzuk grabatu eskematikoak dituzte. Arku biak banatzen dituen zutabearen gainean, fatxadaren paramentuan, teilatuaren aleroi txikiaren azpian, Zorrozua familiaren harmarria dago. Kasketaren azpian, beste elementu batzuen artean, mitra bat, giltz batzuk eta kaldera bat bereizten dira, lau kasetoi artean bananduta.

Armarria
Armarria.

Eraikinaren taldea bertan behera utzita dago eta beranduagoko zaharberritzeek itxura erabat aldatu diote. Aldamenean, jatorriz zoladura izango zuen kanpoko patioan edo bere eremuan, landaretzak apur bat estalita duen hesi handiak mugatzen zuen eremura kanpotik sartzea baimentzen duen arkua dago. Taldearen eraikinera erantsitako arkua da. Harlandu boluminotsuz eraikita dago eta eraikinaren atariko arku bien antzeko trazaketa izango zuen jatorrian.

Jabego pribatuko eraikina denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.