Oin karratuko eraikina da, lau isurialdeko bizkar-zoruak estalita. Aurrealde nagusiak altuera bi ditu eta ganbara, huts-gunez egindako lau ardatzek egituratzen dute; huts-gune guztiak dira adintelatuak, lehenengo solairukoak izan ezik, hemen atari zabalerako sarbidea osotzen duten puntu erdiko arku bi daude. Solairu bakoitza aldakako ozkardurez bereizten da besteengandik, denak harlanduz eginda. Eraikina harlandu txikiz eginda dago, baina horma ertzetan, huts-guneetan, lehenengo solairuko arkuetan eta beronen goiko zatian harlandua ere ugari da. Erdi-erdian, eraikin barrokoetan ohi den armarria, kasu honetan Etxezarreta familiarena.
Zugaztietan dagoen jauregia bidegurutze batean kokaturik dago, Amorebieta-Etxano-Bermeo eta Zugaztieta-Muniketa bideak gurutzatzen diren tokian hain zuzen ere, ekialdeari begira.
Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrura ezin sar daiteke.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.