Euskal Herria museoaren egoitza 1733ko jauregi bikaina da, 1937ko Gerra Zibileko bonbardaketan salbatu zen Gernika-Lumoren zatikoa. Baina eraikinaren ibilbidea askoz zaharragoa da eta Euskal Herriko historiarekin oso lotuta dago.
Hasiera batean, ertaroko dorretxea izan zen, defentsa-funtzio argiak zituena. Bandoen borrokei loturiko gerra-tipologia horren hondakinak dira kareharri griseko harresiaren eta beronen zuloaren hondakinak, behe solairuko aretoetan ikus daitezkeenak. Haren izena Alegria zen. Haren jabeak Ibarguendarrak ziren, bertako familia noblekoak, Errege Katolikoak 1476an Gernikara Foruen zina egitera etorri zenean anfitrioi izan zituena. Familia honen garrantzia bermaturik dago: haren kideetako batek, Iñigo Ortiz Ibarguenek, Bizkaiko Foru Berria idatzi zuen 1526an, eta Karlos V.ari Valladoliden aurkeztu zion.
María Busturia Ibarguen 1647an Gernikako beste familia ospetsu batekiko Joan Mezetarekin ezkondu zen. Hori zela eta, etxeak Mezeta izan zuen izena XIX. mendera arte.
1717an, Aduanetako Matxinada bezala ezagututako gizarte-errebolta hasi zen. Borboiak euskal aduanak Ebroko lerrotik kostara eramaten saiatu ziren, eta, horrela, portuetatik sartzen ziren merkatugaiak garestitu egingo ziren. Urdaibaiko aldea bereziki ukitu zuen aldaketok, eta urte hartan matxinatuek dorretxea eta bertako altzariak eta gauzakiak erre zituzten. Erreboltaren ostean, haren jabeak, Joan Antonio Mezetak, 1724an akordioa sinatu zuen etxea berriro eraikitzeko arpilatua zutenekin, eta badakigu 1733rako amaiturik zegoela. Hala ere, eraikina birgaitzeko gozamen berri ilustratuagoak behar izan ziren: gustu egoitza eta hirizkoagoei egokitu zitzaien. Higienea areagotu zen. Bao zabalagoak ireki ziren. Bolumena eta planta zabalagotu ziren. Azken batean, etxe modernoagoa egin zen.
Eraikina, 1733an bukatuta, Euskal Herriko ohiko jauregi barrokoaren forma hartu zuen: bolumen kubikoa, fatxadak hierarkizatzea, harlanduzko eta hareharrizko laneko fatxada nagusiari garrantzi handiagoa ematea, baoak zabaltzea eta sarrera nagusia molduratzea. Barrualdean ere guneak argi banatu eta finduta daude: behe solairuak, enkatxodunak, gurdietarako ezkaratza du, eta bertatik eskailera bat abiatzen da. Lehenengo solairua oin noblea da, egurrezko zoruak dituena. Bertan, bisitak hartzeko areto nagusia eta kapera daude. Bigarrenak sartaldera harturik du loggia bere hiru arku handiekin. Beronek argi eta beroa ematen du. Bertara biltzen dira damak beren orratz-lanetarako eta solasaldietarako. Goitegia, egun ere bisitatu ahal dena, zur berezizko egituraz estalirik dago. Eraikinaren simetria apur batez apurtu zen XX. mendearen hasieran, Allende-Salazartar Montefuerteko kondeek, orduan Alegria jauregiaren jabeak zirenek, Gernikako Etxe Pintaturiko Gortazar eta Allende-Salazartarren armarria jarri zutenean. Jauregia, familia horri atxiki zitzaiola eta, beste izen batez ezagutu da: Montefuerteko jauregia.
Jauregi berriaren erremateak bertako lorategiak dira, giro berde, lasai eta atsegina ematen diotenak: bata, hurbilagoa, frantziar estilokoa eta estilo erromantikokoa; eta bestea, ingeles estilokoa, egun Europako Herrien Parkea bihurtuta, Euskal Herriko ekosistemak kopiatzen dituena.
1982an Bizkaiko Aldundiak erosi zuen eta, tipologi elementurik garrantzitsuenak errespetaturik, historia sinbolikoarekin bat zetorren erabilera berrirako birgaitu zuen: Euskal Herria museoa, Alegria jauregia, jendeak gozamena hartzeko 1991n ireki zena.
Gernika-Lumoko hiri-aldearen barruan dago, Batzarretxearen ondoan hain zuzen ere. Hauxe da bisiten ordutegia: Lanegunak, 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte; Jaiegunak, 11:00etatik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte; Igandeak, 11:00etatik 15:00ak arte; Astelehenak, itxita, jaiegunetan eta urriko eta azken astelehenetan izan ezik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.