Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Arkitektura zibil Barrokoa

Estilo barrokoko oinetxe hau Jainko auzoan kokatuta dago. XVIII. mendeko gustuen adibide egokia da, landuaren eta herrikoiaren ezaugarriak uztartuta nabarmen agertzen baitira bertan.

Orube (Arrieta)
Orube (Arrieta).

Eraberrituta dago eta, gaur egun, beranduagoko herri-eraikinek estaltzen dute. Sarrerarako etarte zabalean arku eskartzano adobelatua edukitzeagatik nabarmentzen da. Horrela, materialen kalitatean oinarrituta, eskualdeko baserrietako ereduak kontuan hartzen ditu.

Bere garaian, fatxadaren ertz bietan harmarri zoragarri bi zituen. Horietako bat, eraberritze-lanetan desagertu egin zen. Oraindik erakusten dituen armak ondokoak dira: bi gazteluren gainean 8 puntako izarra eta 6 puntako 12 izarrez orlatuta.

Eraikina jabego pribatuko denez ezin sar daiteke bere barnera.

Harmarria
Harmarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.