Oin sakona dauka eta isurialde biko bizkarrezurra. Aurrealde nagusi osoa dago harlanduz eginda, gainontzekoak harlangaitzezkoak dira. Badauka atarirako sarbidea den arku bikuna ere, txikitua baina, eta honen gainean Ormaetxea familiaren armarria ageri da. Sarbide nagusiko dintelean dagoen inskripzio batek zera dio: “etxe hau (...) Frantzisko Etxezarretakoak 1723”.
Muxikako Ormaetxe auzoan dago kokatuta.
Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrura ezin sar daiteke.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.