Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

Babesgune honetan oraindik ere balio handiko paisajeak kontserbatzen dira. Haranez eta tontorrez eratutako paisajeak. Ez dira tontor handiak, baina bai beheko lurren ikuspegi ederra izateko bestekoak.

Atal honetan, 6 proposamen aurkezten zaizkizue Urdaibai muinoetatik behatzeko. Jakina, zeruertza ikusteko aukera eskaintzen diguten beste gune batzuk daudela, baina horiek norberaren esku utziko ditugu, euren kontura deskubritu ditzatela.

Proposamen bakoitzean leku horren gaineko eta ikusten denaren zehaztasun batzuk gehitzen dira.

BEGIRATOKIAK: AUKERATUTAKO GUNEAK, KOKAPENA ETA EUREN GAINEKO INFORMAZIOA

Non kokatzen diren hobeto ikusteko Busturialdeko mapan kokatu ditugu. Horietako edozein begiratoki izenaren gainean sakatuz gero puntu horren inguruan informazioa ematen dizun orrialdea zabalduko zaizu.

Aukeratu begiratokia:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.