Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

ATXARRE (Ibarrangelu)

Deskribapena:

Atxarre mendiaren gailurrean kokatuta dago, 311,3 metrora. Hemendik Mundakako Itsasadarraren bista ederrez goza daiteke, eta Sukarrietako San Antonio, Mundakako Santa Katalina, eta EreƱoko San Miguel ermitak ere ikus daitezke.

Historia:

Aintzina San Pedro de Aguirre bezala ezagutzen zen, eta badirudi jatorrizko ermita XV. mendean eraiki zela. Itsas sanu baten izenpeko egiteak, pentsarazten digu itsasoarekin zerikusia duen biztanleria zegoela, Ibarrangeluk duen zerikusia bezalakoa, alegia. Bere kokapena dela-eta -hirigunetik urrun eta eguraldi txarretik babesik gabekoa- hainbat alditan berreraiki behar izan dute. Garai batean eremutarra izan zuen, eta ezaguna da XVII. mendean ermitauak hartu zituela.

Kokapena:

Gernika-Lekeitioko BI-638 eskualde-errepidea hartu eta gero, Muruetaganaren parean, BI-3237 hartzen dugu Ibarrangelurantz. Herri hori igaro ondoren, Akorda auzora doan saihesbidea hartzen dugu. Kilometro bat lehenago, auzo horretara heldu baino lehen, seinale bat ikusiko dugu eta auzo-bide batek Atxarre mendiaren gailurrera eramango gaitu. Puntu honetan autoa utziko dugu.

Kondairak:

Kondaira baten arabera Ibarrangelun harri handia zegoen, gizakiaren oinaren itxura zuen zuloarekin. Jendeak zioen San Pedroena zela, eta santu honek Atxarre menditik jaistean Armenduan pausu bat eta beste bat Ibarrangelun eman zuela, bietan bere oinaren arrastoa utziz.

Tradizioak:

Aintzina prozesioan etortzen zen ermita honetara. Mezan gatza bedeinkatzen zen. Gatz hori Dantzalekua izeneko tokian banatzen zen, pixka bat beherago dagoena. Aintzinako kondairen arabera, bide ezberdinen bidegurutzea da, eta 3 harri handi daude etzanda. Bertan inguruko akelarreak egiten ziren. San Pedroko ermitan bedeinkatutako gatza, zelai eta ontzietatik barreiatzeko erabiltzen zen, uzta eta arrantza ona eskatzeko.

Argazkiak:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.