Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

ALTAMIRA (Morga)

Deskribapena:

Begiratokiaren ondoan San Miguel ermita dago, Altamira baserriaren alboan, eta Mediterraneoko pinu handi eta ederrak babesten du. Begiratokia edertasun handiko lekua da, eta bertatik, egun argitsuetan, Ganbe haran sakon eta berdea ikus daiteke baserri politekin, eta baita Uribeko eskualdea ere, itsasotik igaroz eta Sollube mendian bukatuz, mendi bozineruetako bat dena, antzina batzarretarako dei egiten zen handik.

Historia:

Tradizioaren arabera, ermita hau oso zaharra da, baina gaur egun dagoena nahiz eta eraikuntza berria izan bere fabrika erabat herrikoia da. Ermita honen kokapen estrategikoak tokiaren egoera geografiko bereziei erantzuten die, altuerez baliatuz. Ziurrenik tenplu hau fedegabeak gurtzeko eraiki zen, eta erromerien ospakizunetan fedegabe kutsu hori erlijiosoarekin nahasten da.

Kokapena:

Gernika-Morgako BI-121 eskualde-errepidea hartzen da, eta behin Gerekizko gainera helduta, Andra Mari auzorantz jotzen da. Han, eskuinaldera, asfaltatutako auzo-bideak Oñarte eta Meakur auzora eramaten gaitu, Duoko atsedenlekuaren ondoren, Oñarte auzo ederra zeharkatzen da bidea jarraituz Altamirako begiratokira heldu arte.

Kondairak:

Tradizioak:

Jaia irailaren 29an ospatzen da, baina ez da erromeria leku horretan ospatzen gerra zibila aurretik.

Argazkiak:



Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.