Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

EREÑOZAR (Ereño)

Deskribapena:

Begiatoki natural honetan Ereñozargo San Migel ermita dago, Hargintzako eraikin txikia eta herri-tradizio sakona duena. Arkupe itxia oinetan, eta bere aldeetako batean. Hegalekoan etxea dago harrizko banku korrituekin.

Historia:

Ermita hau Ereñoko elizateko antzinako parrokia izan zen 1660ra arte., urte horretan egungoa eraiki baitzen Elexalden. Alfonso XIren kroniken arabera, toki honetan antzinako gotorlekua zegoen, eta han babestu ziren erregea lurraldean sartzearen aurka zeuden zenbait bizkaitar 1334an. Ermita oso txikia da, eta barnealdean kareharrizko sarkofagoa dago, trapezoide formakoa, zuloarekin bururako. Oso zaharra da, diruienez erromatar garaikoa. Sarkofago honek eramaten gaitu nobleziak gizarte pisu handia izan zuen historiako garaira, eta pentsarazten digu elizate hauetan kultura galdu zela, sarkofago antropomorfo mota hau bisigodoen kulturak, erromatar kulturaren ondorengoak direnak, erabilitakoaren mota berekoa baita.

Kokapena:

BI-638 Gernika-Lekeitio eskualde-errepidea Ereñoraino. Ereñon udaletxearen atzetik auzo-errepidea hartzen da, eta horren gailurraren oinarrira eramaten gaitu. Autoa horretarako prestatuta dagoen parking inprobisatuan utz daiteke, eta azken tartea oinez egin behar da bide aldapatsu eta harritsutik, gurbitz-baso txikiez inguratuta dagoena.

Kondairak:

Ermita honen inguruan hedatuen dagoen kondaira da uraren gaitasunari buruzkoa. Izan ere, teilatutik hilobira erortzen zen urak fededunen ustez larruko gaixotasunak sendatzeko balio zuen, eta ohikoa zen eskuak eta aurpegia ura honekin garbitzea, eta ermitari hiru bira ematea lehortu baino lehen. Gainera herri-sinesmena da mundu guztia bizirik dagoen bitartean ermita honetara etorri behar dela. Izan ere, hori egiten ez dutenek hil eta gero egingo dute gauez, ermitaren inguruetan dabiltzan urakan-haize modura.

Tradizioak:

Irailaren 30ean, meza eta herri-erromeria ospatzen da.

Argazkiak:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.