Urdaibai Biosfera Erreserba » Geografia » Begiratokiak

GAZTELUGATXE (Bermeo)

Deskribapena:

Harri nagusia da, eta badirudi uretako gaztelua dela antzinatik Gaztelu-aitz (gazteluko haitza) edo Gaztelu-gache (gaztelu zakarra edo zaila) deitu zitzaiona. Gailurrean San Joanen omenezko ermita txikia du, hara 231 eskailera igo eta gero heltzen delarik.
BIOTOPO BABESTUA
Bermeoko udalerrian, Matxitxako lurmuturraren eta Bakio herriaren artean, badago itsasertzeko tartea non lurrak zein itsasoak aurka egiten duten, eta itsasoak bere indarra erakusten duen koba eta arku naturaletan. Baina lurrak irabazten du arrezifetako kareharri gogorretako uhartetxoak utziz. Higadura eredu honek, edertasun paregabeko paisaia sortzen du, eta ingururaren interes historikoak, eta uren kalitateak, Biotopo Babestuko katalogazioa eman diote. Eremu honen erdi-erdian aurkitzen dira Gaztelugatxeko San Joan eta Akatx uhartetxoa.


Gaztelugatxe Donieneko ermitara igotzeko 231 maila igo behar dira

Historia:

Zenbait adituk diotenez X. mendean sortu zen, eta inguruetako nekazariek uhartetxoaren gailurrean beren parrokia-eliz txikia eraiki zuten. Toki estrategikoa da itsasertza menderatzeko; izan ere, Gaztelugatxe erresistentziako gotorlekuetako bat izan zen Alfonso XIk, Gaztelako erregeak, harrapakerietan ibiltzeko zuen irrikan, 1334an.XVI. mendean zehar eta gerokoetan, kortsarioek eta piratek lapurretak arpilatzeak egin zituzten. 1596an, La Rocheleko heretikoen 14 ontzi Gaztelugatxera joan ziren, eta santutegian aurkitu zuten guztia lapurtu zuten, hango eremutara amildu zutelarik.


Gaztelugatxe Donieneko ermita

Kokapena:

BIOTOPO BABESTUA Bermeoko udalerrian, Matxitxako lurmuturraren eta Bakio herriaren artean, badago itsasertzeko tartea non lurrak zein itsasoak aurka egiten duten, eta itsasoak bere indarra erakusten duen koba eta arku naturaletan. Baina lurrak irabazten du arrezifetako kareharri gogorretako uhartetxoak utziz. Higadura eredu honek, edertasun paregabeko paisaia sortzen du, eta ingururaren interes historikoak, eta uren kalitateak, Biotopo Babestuko katalogazioa eman diote. Eremu honen erdi-erdian aurkitzen dira Gaztelugatxeko San Joan eta Akatx uhartetxoa.

Kondairak:

Toki honetaz badago kondaira dioena, San Joan Bermeon lehorreratu eta gero, hiru urrats luzez ermitara heldu zela, urrats haien arrastoa bidean utzi zuelarik.

Tradizioak:

San Joaneko jaietan, ekainak 24, tradiziozko erromeria ospatzen da, eta inguruetatik, batez ere Bermeotik, jende ugari erromesaldian etortzen da oinez ermitara, egindako promesak betetzera edota santuari eskerrak ematera. Itsasoaren sakontasunean urperatuta, uhartetxo eder honen oinarriaren ondoan urgaineratuta dagoen arku natural ederretako baten azpian daqoen Ama birjinaren irudiari lore-eskaintza ere egiten zaio. San Juan lepogabetua (abuztuaren 29an) ermitan oso ospatua den beste jaia da. Badago beste tradizio bat, non “arrantzaleak” arrantzarako denboraldia hasi baino lehen, marinel-erromerian ermitara joaten diren, eta hura inguraturik arrantza aldi ona eskatzen dioten.


Bertotik euskal kostaldearen ikuspegi zoragarria dago

Argazkiak:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.