Substratuaren arabera, haritz arrunta (Quercus robur) dominantea bada ere bi motatako baso natural bereizten dira: harizti-lizardi mesofitikoak substratu aberatsen gainean, eta harizti azidofiloak oinarri pobreko substratuen gainean. Hariztiak klima-baldintza leunenetara mugatzen dira; izan ere, baso horiek ez dira 650 metrotik gora aurkitzen. Ihes egiten dute, hortaz, goragoko latitudetan egin dezakeen muturreko hotzetik.
Harizti azidofiloen egitura konplexua ez da harizti mesofitikoen egitura trinkoa bezalakoa, oso desberdinak dira. Zuhaitz gehienak haritzak dira, eta hostotzaren artetik behar beste argi iragazten da geruza anitzeko oihanpea garatzeko. Biomasa nabarmena du oihanpe horrek.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.