Urdaibai Biosfera Erreserba » Ingurumena » Geologia

Sarrera

Litosferak edo lurrazal kontinentalak, milioika urtetan zehar, barneko aktibitate magnetikoak eraginda tolesturak eta hausturak jasan ditu, eta egunean ere, aktibitate horrek dinamismo-maila altua sortzen du. Higadura eta azaleko beste gertaera batzuek gaur eguneko paisaia geologikoaren modelatuan eragina izan dute. Kantauri Mendikatearen zati txikia den heinean Urdaibai Biosfera Erreserbako eguneko erliebea Iberiar Penintsulako iparraldearen barnean onartzen da.

Oka ibaiaren ibarra diapiro-estrusiotik abiatuta eratu zen: aro triasikoan sortutako koloretako buztinek, dentsitate txikikoak zirelako, gorantz bultza egin zieten goiko geruzei. Gorantz eginda zartadura-lerroa Iparralde-Hegoalde norabidean eratu zen eta gero, kanpo-eragile geologikoen higadura-jardueraz, sakonunea sortu zen. Triasikoko materialek ibarraren erdialdea hartu zuten. Oraindik ere garai hartako materialen arrastoak ikus daitezke San Antonioko hondartzan, hondartza horretan ofitak baitaude (buztinek gorantz egin zutenean herrestan eramandako material igneoak). Higadura-erresistentzia handiagoa dutelako, ofitak nabarmen geratu dira ibaiaren ibilguan erliebe isolatu moduan.

Milaka urtetan material triasikoak higatu egin ziren eta, ia simetrikoki, Ekialde eta Mendebaldeko orientazioetan (hau da, ibarreko bi aldeetan) material jurasiko, kretazeo eta tertziarioen sekuentzia azaleratu zen. Gero Oka ibaiak buztin triasikoak zeuden lurretan zehar bidea ireki zuen, itsasoraino iritsi beharreko borrokan. Izan ere, material horiek, beren izaera dela medio, besteak baino errazago higatzen dira.

Urdaibai gotik begiratuta
Urdaibai gotik begiratuta, Izaro irla aurrez aurre dugularik

Duela 18.000 mila urte inguru, itsasoko uren maila orain baino 125 metro beherago zegoenean, Europa osoa izotz-geruza handiak estaltzen zuen. Klima epeldu egin zelako, milaka urtetan itsasoaren maila apurka-apurka igo egin zen. Kontinentea estaltzen zuen izotz-geruza urtu egin zen eta urak itsasora itzuli ziren, itsas transgresio flandestar deitutakoan. Orduan itsasoko urek Oka ibaiaren ibilgua hartu eta estuario bihurtu zuten.

Gai honen inguruan informazio gehiago izan gura ezkero hemen azpian agertzen diren sailetako edozeinaren gainean sakatu:

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.