Gautegiz Arteagan tipologia hori ez da oso arrunta eta eraikin bitan baino ez da agertzen: Ozollon eta Bengoetxen.
Ozollo baserri-etxeak lau zutabedun fatxada dauka eta, neurriz, eraikin handia da (ingurukoekin konparatuta): hiru zutabekoa eta ganbaraduna da; gaur egun, ataripean zati bat itxita dago. Ataripearen barrenean inskripzio bat dago: “1694. urtea. Fui factus”, eraikuntza urtea adierazten du eta alboko habe batean kokatutako beste batek “1769”, zaharberrikuntzaren urtea hain zuzen ere. Gainerakoan, Bengoetxen ez dago interes bereziko bestelako osagairik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.