Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Nabarnizko Lekerika auzoan kokatuta dago.

Baserri-etxearen fatxadaren erdialdea hegaletakoak baino apur bat atzerago dago. Azken hauen hormak agerian agertzen den harlangaitzez eginda daude.

Karrerapea ere zeharkako egurrezko habe batez eta bi material berean egindako alboetako bi zurtoinez enmarkatuta dago. Zurtoinok nahiko higatuta daude. Horien artean, kareharrian egindako zutabea kokatzen da eta honen kapitela joniar estilokoa da. Baina baserri-etxe honen gauzarik interesgarriena Aldekoa abizeneko armarria kokatzen den fatxadaren erdialdea da. Berori ez dago harlangaitzez osatuta, beste material pobreagoa eta arinagoa denaz baino, adreiluaz alegia; material hori erregularki gainjarriz eta armazoia osatzen duen egurrezko habeekin nahasiz oso itxura berezia ematen dio eraikinari. Erdialdearen armazoia bertikalki lau mailatan banatuta agertzen da. Haritzezko habe batek bitan banatzen dituela dirudi. Habe hau teilatutik karrerapeko ataripea osatzen duen enborreraino doa. Era honetara, lehen zati horizontalean armazoia arestian aipaturiko ardatzarekiko simetrikoki kokatutako lau habe bertikalez osatuta dago. Bigarren zatian, zabalena, egurrean enmarkatutako bi leiho angeluzuzen zabalak kokatzen dira. Hirugarren zatian, forma triangeluarreko lau irekigune txiki bakarrik kokatzen dira. Azkenez, laugarren zatian, erdialdean, erdiko habeak bakarrik banatuta, bi leiho karratu kokatzen dira. Bi enbor bertikal daude, bakoitza erdiko ardatzaren alde banatara. Atal honetan, azkenez, bi habe luze, erdikoa baino neurri txikiagokoak, aurrekoaren alde bietara, jabaloien antzera, kokatuta daude, bigarren eta hirugarren eremu horizontalak hartuz, hain zuzen ere bere osaketan inolako egurrezko haberik ez dagoela ikusi dugun horretan.

Aldekoa familiaren armarria fatxadaren erdiko eremuan, erdiko habearen gainean, kokatuta dago. Armarri hau Ibañez-Aldekoa senitarteko partaide batzuk izandako kargu desberdinekin erlazionatuta dago. Familia honek eta batez ere Jose Ibañez Aldekoak botere ekonomiko handia izan zuen. 1754an hil zen Madrilgo gortean. Felipe Borbon Erregearen idazkari izan zen. Ondoko beste titulu hauek ere izan zituen: Santiagoko Abituaren Jauna, Gudako Errege-Komisarioa eta Enbaxadore Europako hiriburu desberdinetan. Aurreko guztiagatik ez da batere arraroa familia honen etxeetan arkitektura landuaren elementu propioren bat sartzea. Era berean, horrekin, Aldekoa leinuaren ondarea zein zen identifikatzen laguntzen zuen. Armarria, baserri-etxearen fatxada nagusiaren erdialdean kokatzen da, eta berez, oso soila da. Goialdean, lekurik altuenean kasketa du. Bere originaltasuna behealdean dago. Bertan, alde bietara irekitzen diren hegodun gazte baten burua dago. Armarriaren zelaia bera kuartelatuta dago, lau zatitan bananduta geratzen delarik. Zati bakoitzean ikur biak agertzen dira. Ezkerreko etxolan aspa eran gurutzatzen diren bi giltza ikusten ditugu eta eskumakoan izar bat. Behealdean, eskuman, ilargi erdia gorantz begira, eta ezkerrekoan, otsoa gainjarrita duen zuhaitza daude.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.