Biesko baserri-etxea Foruko Elexalde auzoan dago.
Sute desberdinak jaso zituenez litekeena da, ezaugarri gotikoerrenazentistak galdu izana, atzealdeko hormako bi leiho ojibal txikiak izan ezik. Oina angeluzuzena da eta teilatua bi isurialdekoa. Bi solairu eta ganbara du. Beheko solairua harlangaitzezkoa da, hegalak izan ezik harlanduzkoak direlako. Fatxadan zurtoinen artean zutikodun karrerape zabala irekitzen da. Bere gainean egurrezko eta adreiluzko armazoia dago. Beheko solairuan, ezkerreko zurtoinaren ondoan, Biesko oinetxeari dagokion armarria dago.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.