Beiti baserri-etxea Mendatako Lamikiz auzoan dago.
Oinplano sakoneko baserri-etxea da. Lehenengo pisuaren fatxada nagusia hormarriekin eginda dago, eta izkinetan harlandua dauka. Bigarren solairuan eta ganbaran, ostera, adreilu trinkoarekin betetako egurrezko egitura dauka fatxada nagusian, eta hormarria alboetako hormetan. Horrek denak XVII. mendeko ezaugarriak izanda ere, atzealdean erdi-puntuko arku errenazentista handia dauka.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.