Nabarnizko Elexalde auzoko Atarrren baserri-etxe honek haritz-habezko ataripedun karrerapea du. Fatxada XVIII. mendekoa izan daiteke. Gainera, hegoaldeko hastialean, hiru gezileiho eta puntuerdiko sarbide adobelatua du. Aurreko guztiagatik pentsa genezake bere fabrika gotikotik errenazimenturako trantsizio-aldikoa dela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.