Urdaibai Biosfera Erreserba/Euskar/Berbeteari gatza eta piperraa
2. Izaerazko ezaugarriak:
BERE BURUA GEHIAGOTZAT DAUKANARI
- Eretxi: (eretxidxe!) Bere burua besteena baino gehiagotzat daukana
- Harroputz: (harroputza!) Harrokerietan dabilena
- Ilustre: (ilustrie!) Bere ustezko jakituria erakutsi nahian dabilena
- Marimaistra: (marimaistrie!) Besteak baino gehiago dakiela uste dauana
- Marisarjento: (marisarjentoa!) Berak agindu, besteek bete
- Nabarmen: (nabarmena!) Hausnarketa barik jokatzen dauana
- Oilosko: (oilloskoa!, oilloskue!) Bere burua beti agertu nahian dabilen harroa
- Obispo: (obixpoa!, obixpue!) Bere burua gauza handitzat daukana
- Zorriaberastu, zorribiztu: (zorriaberastue!, zorribiztue) Aberatsen jokabide barregarria daukana
- Zorrizto: (zorriztoa!) Txikia izanda, bere burua handitzat daukana