Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Zugaztieta edo Olazar burdinola orduko Gorozikako elizatearen Zugaztieta auzoan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugastieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Burdinola honek Eturuarte errekaren urak erabiltzen zituen.

Zugastieta ola burdinola txikia zen.

Burdina-harria Enkarterritik ekartzen zen. Gernikako portuko errenteriatik eta Axangizko Udal Batzarrekotik garraiatzen zen.

1764ko agiri baten Jose Joakin Etxezarreta Durangoko auzotarra, Juan Ziloniz Barrenako maizter dagoen Gorozikako Zugaztieta burdinolaren jabea, elizate horretako auzotarren aurka, burdinola hornitzeko mendi-sarei buruzko aipamena egiten da.

1795ean jabea Jose Joakin Etxezarreta zen eta ez zegoen errentaririk.

XIX. gizaldiaren erdi aldera, Madozek ematen duen argibidearen arabera lanean ari zen burdinola hau, baina gainbeheran.

Zugaztieta
Kanpo-instalazioak errekan
Kanpo-instalazioak
Zugaztieta edo Olazar burdinolaren
horma eroriak huntzez estalita

Burdinolarekin batera errota ere bazen eta horrela dago dokumentatuta.

Zugaztietako Olaerrota errotari lotutako Olazarra deritzon eraikina antzinako Zugastieta burdinola da. 1739 urtean Bizente Elgezabal Ugartek sinatutako Zornotzako Protokolo liburuan burdinola legez aipaturik ageri da.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.