Zugazaga edo Bekoerrota errota Morgako Ganbeko herrian eta zehatzago Zuatzagako auzoan, Bekoerreka errekaren ezkerreko ertzan, kokatuta dago.
Agirietako lehen aipamena 1746koa da. Mungiako hiribilduaren jurisdikzio pribatiboan zegoen.
Errotarri pare bat izan zuen eta Bekoerreka errekaren urak erabiltzen zituen.
XX. mendearen erdira arte martxan aritu zen.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.