Zubieta-Errota errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.
Kurtzero auzoan dagoen errota honek Ugarte errekaren urak erabiltzen zituen.
1741eko agiri baten hauxe irakur daiteke: “Migel Antonio Kastaños jaunak... Roke Altamirari eta Ana Otxandategiri Ibarruri elizateko auzotarrak diren senar-emazteak, Muxikako Ugarten kokatutako Zubieta deritzon errota alogeratu zion lau urterako, haren solo eta ondasunekin, maizterraldia Kanposantuko Egunetik kontatzen hasiko dela eta ondoko errentarekin; lehenengoagaitik hamalau anega gari eta besteengaitik zazpi anega hiru urtetan, gehi ohizko banaketak eta Kontuegile Orokorraren sariak...”
1799ko Propio eta Arielak dokument
uaren arabera jabea Mortarako Markesa zen eta errotaren ustiapen-erregimena maiztergoa zen. Errotaren errenta 550 errealekoa zen.Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 4.337 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.
Gaur egun erabilpen anitza duen eraikin honek ez du ia inolako elementu interesgarririk gordetzen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.