Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Butroe ibaiaren ertz batean kokatuta dago, Morgako Morgaondo eta Meakaur herrien artean hain zuze ere.

1635ean, Morgako herritar bat Jaurerriko Errege-Espetxean kartzeleratu egin zuten errota horretan pisaketen kontrol zehatzik eraman ez zuelako eta errotariari esan zioten horrelako zerbait berriz eginez gero urte baterako erbesteratuko zuketela eta bere lanbidea denbora hortan ezin izango zukeela bete. Ez da ahaztu behar 1764ra arte Zubibarrieta errota udal-jabegokoa izan zela. Orduan, Morgako Kabildoaren eskuetara igaro zen Erremedioen Andra Mariko ermitan mezak ospatzeko beharrezko zen apaizaren gastuak ordaindu ahal izateko. Herritarrak oso barreiatuta bizi zirenez San Martingo parrokiakoekin alderatuta auzi ugari sortu ziren udalerria eta hamarrenak kobratzen zituen Ana Joaquina Arteaga patronarekin, Valmedianoko Markesaren alabarekin.

Bi errotarri izan zezakeen.

Gaur egun, eraikina berrituta dago eta errota ez dago martxan.

Zubibarrieta
Zubibarrieta errota (Morga).

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.