Zubibarriagatxu errota Ibarrangeluko Ibaeta eta Agirre auzoen artean, Zubibarriagagoikoa eta Zubibarriagabekoa baserri-etxeen inguruan, egon zitekeen. Halere, ezin izan dugu kokatu zehaztasunez.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1746ko sutegi-erroldan Santiago Morgota agertzen da jabe legez eta Antonio Obieta maizter legez.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan ez da aipatzen errota hau.
Gaur egun ez da martxan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.