Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Zubiaur burdinola Arratzuko Barrutia auzoan kokatu zegoen eta Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1724ko dokumentu baten arabera Zubiaurreko burdinolan zeuden tresnen ebaluazioa egin zen eta bertako tresnak aipatzen dira (izen gehienak euskaraz daude): "gavitegui", "chimbo", "auspategui", "presondegui", "gavierrota", "ondasca", "guzurrasca"...

1799kon Propio eta Arieletan jabea Jose María Allendesalazar (Madril) zen eta 1500 errealen truke errentan hartuta zuena Ignacio Basabe zen.

1803. urtean, Fruituak eta Ekoizkinen erregistroak Arratzun zegoen industriaren gainean berba egiterakoan hauxe dio burdinola honen inguruan: "dos ferrerías llamadas Huarca y Zubiaur. Esta ultima hace dos años que esta parada por falta de arrendador. Y aquella labra en un quinquenio cosa de 800 quintales machos de 55 toneladas al año de calidad tiradera planchuela cuyo precio no se puede reglar por las variaciones del comecio. Necesita 3200 quintales tambien machos de vena y 4400 cargas mayores de carbon de leña todo del pais para fabricar dichos 800 quintales poco mas o menos al año.”

XIX. mendean lan egiteari utzi zion.

Burdinola txikia zen.

Zubiaur
Zubiaur (Arratzu).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Errota ere bazen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.