1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Zubiate errotaren eta etxearen jabea eta errenterua Jose Intxausti zen. 390 erreal ordaintzen zituen.
Izen horrekin ez dugu inolako errotarik aurkitu.
Bekoerrota baina apur bat beherago, Zubiate auzoan, Gola errekaren urak baliatuz, guk geuk dokumentatu ezin izan dugun Gaztañerrota (edo Monasteriobeko errota) dago.
Agian errota beraren izen desberdinak izan daitezke Zubiate, Monasteriobeko eta gaur egungo Gaztañerrota.
Edozein kasutan ere, Gaztañerrota, gaur egun, ez da martxan, baina XX. mendearen lehen herenera arte ehotzen aritu zen.
Presa badu, kaltzea ez eta aldapara zementuz estalita dauka. Barnetik nahiko ondo kontserbatuta dago.
Bi errota-ardatz izan zituen. Bata, garirako eta, bestea, artorako.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.