Zobaranetxebarria errota Gautegiz Arteagako Tremoia eta Ibarrangeluko Apraiz auzoan zegoen.
Laga errekaren urak erabiltzen zituen.
1796ko sutegi-erroldan jabea eta errotaria Inazio Antzorandia zen.
1799ko Propio eta Arieletan Zobaranetxebarria errota aipatzen da. Jabea Inazio Antzorandia zen eta 70 dukateko errenta zuen.
1810ean Zobaranetxebarria errota geratuta zegoen.
1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan ez da aipatzen errota hau.
Gaur egun ez dago bere arrastorik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.