Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen Zelaia burdinola.

Frantzuerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

Landa eta Estrada errotak dauden inguruan egon zen.

1646ko agiriak adierazten duenez, Artika auzoan izan zen burdinola nagusi bakarra zen Zelaiakoa: “Solo ay una ferreria mayor llamada de artiaga celaia (...) Sobre la venta y remate que esta dha villa hizo el año proximo pasado a Martin Ruiz de Arteaga vezino de la dha villa, y dueño de la quarta parte de la ferreria de Celaeta y sesta y decima sesta arrendador de la de Beotegui del termino de Aguriagas y Mañuas”.

Testuaren arabera, jabetza banatutakoa zen burdinola hau; bere jabeen artean Martin Ruiz Arteagakoa, Juan Martinez Belendizkoa, Juan Mendozakoa eta Diego Abaroakoa agertzen dira, herriko jauntxoak denak. Izan ere, burdinola batean beharreko inbertsioak handiak ziratekeen, eta hori gutxi batzuen esku besterik ez zegoen. Aipatu behar da, Belendizkoak, Azkue burdinolaren jabe ere bazirela. Bestalde, Juan Martinez Arteagakoa, errege armadako kapitaina zen eta, Zelaia eta Azkueko burdinolez gain, berea zuen Gibele baserria ere.

Burdinola hau, Zelaia eta Estrada errotekin batera aipatzen da hainbatetan. Gainera, sarritan izendatu izan dira hirurak Zelaia izenaz. Landa eta Estrada elkarren ondoan daude, eta XVIII. mendean jabe batenak ziren: mendearen erdialdean Andres Frco. Mendozarena eta. mende amaieran, Jose Bentura Mendozarena. XVII. mendean, Zelaia errota eta Zelaia burdinola besterik ez dira agertzen dokumentazioan. XVIII. mendetik aurrera, berriz, Zelaia errota eta Estrada errota dira azaltzen direnak. Beharbada, gehiegi esatea ez bada, Estrada errota, Zelaia burdinola bera da, XVIII. mendean errota bihurtuta.

Fandagone
Estrada edo Fandagone baserri-etxearen
zaharberritzea egiterakoan zepa-harriak
agertu dira.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere baitan

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.