Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Galzarre errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

San Roman auzoan kokatutako errota honek Sarraka errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Joseph Oar Arteta jauna zen eta errota errentan emanda zuen. Errotaren errenta 275 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 2.375 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Zarraka
Zarraka errota (Muxika).

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

XX. mendearen bigarren herenera arte martxan zebilen.

Kanpoaldetik, kaltzearen aztarnak, eta barnetik, pieza solte batzuk, ikus daitezke.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 74. zenbakiarekin eta 62-20(W) 5109. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.