Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Arrietako Libao herrian Mendiguren auzoan Bekoetxeaurrekoa eta Garaibeaskoa baserrien artean kokatuta zegoen. Oxinaga errekaren urak erabiltzen zituen.

Errota hau, Kornabiz errotarekin batera, XVI. mendearen erdialdetik aurrera aipatzen da.

1617an, On Luis Butroni Kornabizko burdinola eta Villanza errota urte baterako errenta barik eman zioten elizateak berarekin zuen zorra kentze aldera. Villanza errota beste bi urtez konprometituta geratu zen Nikolas Goikoa eskribauarekin lehenengo eta ondoren Domingo Bajeneta Askarragarekin. Gorabehera horien ondorioz irin-instalakuntza kaltetu egin zen. Horren inguru 1659an ondokoa esaten zen: “que está de mucho tiempo a esta parte demolido y parado sin que ningún arrendatario quiera encargarse de él... para ponerle corriente y moliente tendría muschos gastos, más del provecho que podrá dar en ningún tiempo”.

1635ean errota honetako errotariari isuna jarri zitzaion arto eta gari anega bakoitzeko 5 libra baino gehiago kobratzeagatik.

Villanza errotaren sarrerak berriro itzuli ziren elizatearen eskuetara 1678tik XVIII. mendearen 20. hamarkadaraino, baina baita mantendu- gastuak ere.

1745ean errotaren jabea On Pedro Antonio Arana Butrón zen eta beranduago On Alejandro Egia Arana, “Probintziako Aita”, mendearen amaieran Jaurerriko Aldun Nagusia izateagatik lortutako ohorezko titulua.

1745ean geratuta egon zen eta XVIII. mendearen bigarren erdialdean desagertu zen, errentabilitate guztia galdu eta gero. Bere jabe berria Arrietako Francisco Bilbao izan zen. Hondarretatik altxatu zuen, baina bizitza osoan urtero 88 erreal ordaindu behar zizkion On Alejandro Egiari eta honek utzi zizkion 700 duketen truke Bilbaok 23 erreal ordaindu behar zizkion urtero interesak zirela-eta. Errotak 1810 aldera 308 errealeko errenta sortzen zuen, oso eskasa errotariak zituen gastuei aurre egiteko, baina halere 1823an martxan zegoen.

1826 eta 1835 bitartean berriz itzuli zen On Luis Butronen eskuetara.

Bekoetxeaurrekoa
Arrietako Bekoetxeaurrekoa baserritik 300
bat metro ibaian gorantz eginez Villanza
errota zegoen.

XX. mendearen hasieran ehotzeari utzi zion.

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

Gaur egun, aztarna gutxi batzuk baino ez dira geratzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.