Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Urtubiaga burdinola aitzinean Natxituko elizatean kokatuta zegoen. Gaur egun, berau Eako Udalerriaren herri bat da. Beraz, errota hau Eako Olak auzoan, Ea errota baino apur bat gorago, kokatuta dago.

Argienerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1725eko Notaritza-Protokolo batean, lehen aldiz, Natxituari dagokion Eako Herrian Urtubiaga burdinola dagoela aipatzen da. Agirian “la ferrería nueva de Nachitua” irakur daiteke.

Hasiera batean Eako Jose Lariz Olaeta eta Lekeitioko Juan Aranzibiarena zen.

1750ean jabe bakarra izan zuen, Lekeitioko Ignacio Loperena alegia. Hortik aurrera beraz, Urtubiaga burdinola eta bere aldameneko izen bera duen errota jabe bakar batenak izango dira.

1754ean, Ignacio Loperenak, hurrengo urteko udan ikatza eramatea eskatu zuen. Horrela bada, udako hilabeteak, burdinola geldi zegoenean edota lan gutxi egiten zuenean, hurrengo kanpainarako ikatza eta mineralak biltzen aritzen zen. Baina Urtubiagako jabeak sistema horren bitartez bakarrik ez zuen lortzen erregaia. Horren adibide onak dira burdinolaren inguruko mendietan 1753an, 1760an eta 1761ean egindako erosketak. Modu horretara, gainera, ikatzaren horniketa nolabait ziurtatzeaz gain, ekoizpen-kostuak ere murrizten zituen.

1795ean jabea eta olagizona Jose Ignacio Unzeta zen.

1796ko fogerazioan burdinola legez aipatzen da. Hala ere, litekeena da aipamen hori Urtubiaga burdinolarena izatea, Natxituko elizateko Eako Herrian zegoen burdinola bakarra zelako.

1799an jabea eta olagizona Jose Ignacio Unzeta zen. 300 kintaleko ekoizpena zuen eta errentagarritasuna 2.200 errealekoa zen.

1810ean jabea eta olagizona Santiago Unzeta zen. 900 errealeko errenta lortzen zuen.

1814ean jabea eta olagizona Santiago Unzeta zen. 200 kintaleko ekoizpena zuen eta errentagarritasuna 800 errealekoa zen.

1864ean Delmasek aipatzen zuen burdinola hau lanean ari zela.

Ez dakigu Urtubiagak noiz utzi zion lan egiteari.

Urtubiaga
Urtubiaga burdinola (Ea). Azkenengo urteetan
argitara ateratzeari ekin diote. Ez da erabat
kontserbatzen, baina bera bisitatzea merezi
du, elementu ugari erakusten baititu oraindik
orain. Bertatik PR-BI-170 Urari Jarraitzen
ibilbide laburra igarotzen da.

Urtubiaga burdinolak Bordelera (Frantzia) esportatzen zuen “tiradera planchuela” motako burdina ekoizten zuen.

Informazio gehiago:www.euskonews.com/0645zbk/gaia64501es.html

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.