Urrutia errota Zeeta auzoan, Ereñon, kokatuta dago.
Zubialde errekaren noranzkoa jarraituta goiko aldean dagoen bigarrena litzateke. Beraz, errota honek, erreka horren urak erabiltzen zituen.
1796an Propio eta Arieletan aipaturik dago.
XVIII. mendearen amaieran jabea Joan Urrutia zen.
Gaur egun, errota hori etxebizitza bihurtuta dago, Urruti Bekoa baserria hain zuzen ere. Hori egin zutenean errotaren elementu guztiak eta bere ingurua kontserbatu eta ezinhobeto integratu ziren erabilpen berriko eraikinean.
Oso artapen-egoera onean ditu ura bideratzeko konporta-jokoa, ubidea, antepara (gaur egun igerileku bihurtuta) eta errotaren tresneria osoa. Bi errota-ardatz zituen. Bata, egungo etxebizitzan dagoena eta, bestea, kanpoaldean, etxola baten antzekoan. Biak oso ondo daude.
Aldamenean Zubialde erreka dago eta bera gurutzatzeko bi zubi daude. Agian hortik datorkio izena.
XX. mendearen erdialdera arte ehotzen aritu zen.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.