Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Urkieta errota Baldatikaerreka errekaren ertz batean, Foruako Urberuaga auzoan, kokatuta zegoen.

1745eko fogerazioaren arabera jabea Ana Maria Sagastietxea zen.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Antonio Arribaltzaga zen. Errentan emanda ba ote zegoen ezin da argitu, baina 308 erreal lortzen zituela bai.

1799an jabea eta errotaria Antonio Arribaltzaga zen. Errotarekin 330 erreal lortzen zituen.

1810ean jabea eta errotaria Antonio Arribaltzaga. Errotarekin 330 erreal lortzen zituen.

1814ean jabea eta errotaria Antonio Arribaltzaga. Errotarekin 138 erreal lortzen zituen.

1863an jabea Jose Manuel Ortuzar zen eta ez dago argi errentan emanda ba ote zuen, baina bai 500 erreal lortzen zituela.

Bi errota-ardatz izan zituen.

Urkieta
Urkieta Errota (Forua).

Gaur egun ez dago martxan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.