Uribai edo Uribe errota Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen kokatuta dago.
Lea errekaren aldamenean udalerri honetan beheren kokaturiko errota da.
1745eko fogerazioaren arabera jabea Juan Zuzeta zen eta Jose Anituari zion alokatuta.
1796ko fogerazioaren arabera jabea Juan Zuzaeta zen eta Domingo Zuzaetari zion alokatuta.
1799ko Propio eta Arieletan jabea eta errotaria Juan Zuzaeta zen. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 1.276 errealeko errenta lortzen zituen.
Oin angeluzuzeneko eraikina da. Isurialde biko teilatua du. Solairu bitan eta hiru bao-ardatzetan ordenatuta dago. Sarbidea ateburuduna da eta albo batean dago. Guztiz zurituta dago eta aldamenean itsatsita eraikin luzea du.
Errotaren kanpoko elementuak zein barnekoak oso egoera onean daude. Bi errota-ardatz izan zituen.
XX. mendearen amaiera arte martxan egon zen.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.