Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Urerrota edo Urrueta errota Baldatikaerreka errekaren ertz batean kokatuta dago, Foruako Urberuaga auzoan.

XVI. mendearen amaieratik aurrera XIX. mendearen erdialdera arte jabea Urdaibai sendia dugu. Hau ez da harritzekoa sendiaren diru-sarreretan zuen garrantzia edo bere alokairua beste errota guztien hirukoitza baino gehiago zela kontuan hartuz gero.

1587an Foruako Elizatearen eta Urerrota errotaren maizterren artean pleitoa dokumentatu egiten da. Honek XVIII. mendera arte iraun zuen. Arrazoia errotan presa berria eraikitzea da: “debaxo del molino de Gorritiz y en Bolinchueta en el Camino Real que ba dende la ledanía de Gorritiz y otras partes al puerto de Forua para los acarreos de sidras e lo demas necessº en lo qual bien Asi los susodichos an hecho y hazen gran daño en el dicho camino publico Real porque no puden passar estando la dicha pesa los caros e narrias que requieren al servicio de la Republica que es de mas povecho qe la dicha pressa e molino...”.

Pleito honek eztabaida zabala planteatzen du, bertan arazo ugari agertzen baitira. Bata, uraren aprobetxamenduaren eskubideak eta, bestea, jabearen eta maizterraren arteko nekazaritza- eta komertzio- interesen gatazka, horietako batek presaren kalteei arregin eta konponketarako gastuak ordaintzeari uko egin zion-eta.

1704ko sutegi-erroldaren arabera errota-baserri honen jabea Jose Felix Urdaibai zen eta errotaria Francisco Ibarra.

1795ean, bere jabeak On Manuel Maria Urdaibaik errentan emanda zion Catalina Etxebarriari 605 errealen truke. 1799ko Propio eta Arieletan 803 erreal lortzen zituen errotarekin. 1810ean 808 erreal eta 1814ean 206.

1863an jabetza aldatu zuen eta Monastegiko Testamendura igaro zen. Ez dago argi zein zen ustiaketa-era, baina bai 1000 erreal sortzen zituela.

Urerrota
Urerrota errota (Forua).

Oraindik orain, errotaren elementu ugari (presa, kaltzea eta aldapara) oso egoera onean ditu. Artoa ehotzeko errota-ardatz bakarra izan zuen.

XX. mendearen azken herenera arte aritu zen. Gaur egun, beraz, ez dago martxan.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.