Uarka errota Arratzuko Uarka auzoan kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1646ko dokumentu batean aipatu egiten da. Bertan esaten da Uharka Joan Marmex Zabalak eman zuela errentan “como uno de sus parçoneros”.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Uharka errotaren 7/8ak On Manuel Maria Urdaibairenak (Lumo) ziren eta 1/8ak Frantzisko Ibarra Letomendiarena eta Magdalena Intxaustirena zen. Errenterua, berriz, Juan Bautista Beobide zen. 1166 erreal ordaintzen zizkion lehenengoari eta 166 bigarrenari.
Kanpoaldetik zein barnealdetik oso ondo kontserbatuta dago.
XX. mendearen azken herenean itxi egin zuten.
Bi errota-ardatz izan zituen. Bata, artorako eta, bestea, garirako.
Burdinola ere izan zuen.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.