Ubilla Errota edo Ubillaga Goikoa errota aitzinean Bedarona elizatean zen. Gaur egun, berau, Eako herri bat da. Zehazki Eako Alloa auzoan kokatuta dago, Ubillaga Erdikoa errota baino apur bat gorago.
Ubilla errekaren urak erabili zituen eta oraindik orain zutik diraun arropa-garbitoki baten alboan aurkitzen da.
1799ko Propio eta Arieletan jabea Antonio Endeiza da eta alokatuta du.
1863ko Lurralde-Estatistiketan jabea Jose Idoiaga da, baina ustiakuntza-mota ez da aipatzen.
Gaur egun ez da martxan.
Bere hormaren aztarnak daude.
XX. mendearen hasierara arte martxan aritu zen.
Gaur egun ez du ehotzen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.