Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Uarka burdinola Arratzuko Uharka auzoan kokatuta zegoen.

Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arieletan Manuela Maria Urdaibai (Lumo) jabea zen eta errentan emanda zuen 2200 errealen truke.

1803. urtean, Fruituak eta Ekoizkinen erregistroak Arratzun zegoen industriaren gainean berba egiterakoan hauxe dio burdinola honen inguruan: “dos ferrerías llamadas Huarca y Zubiaur. Esta ultima hace dos años que esta parada por falta de arrendador. Y aquella labra en un quinquenio cosa de 800 quintales machos de 55 toneladas al año de calidad tiradera planchuela cuyo precio no se puede reglar por las variaciones del comecio. Necesita 3200 quintales tambien machos de vena y 4400 cargas mayores de carbon de leña todo del pais para fabricar dichos 800 quintales poco mas o menos al año.”

Jatorrizkoa eskualdeko burdinolarik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta bolumen handia erabiltzen zen Uharkako ur-jauziari eta presari esker. Burdinola nagusia izan zen, Gandarias familiaren ondare aberatseko parte. Mineral-masa handiak galdatzen zituen, totxoak edo burdinazko barrak egiteko. Gero errota bihurtu zen, eta geroago zerrategi. 1932. urtean, berriz, minizentral hidroelektrikoa egin zuten bertan, eta martxan egon zen 60ko hamarkadaren amaierako urteetara arte. Sasoi hartan egunez zerrategia zen eta gauez, ostera, elektrizitatea sortzeko erabiltzen zuten. Hogei urte baino gehiagotan bertan behera itxita egon eta gero, Jose Luis Unamuno Arriolak minizentral hidraulikoa ezarri zuen bertan. Jatorrizko egitura berreskuratzeko lan handia egin du eta, ahalegin handiak eginda, eraikinaren parte nagusia atera du berriro ere bistara. Gaur egunean Urdaibain martxan dagoen minizentral hidroelektriko bakarra da Uharkakoa, eta 1 kW/h-ko potentzia sortzen du. Errota honek sortutako elektrizitatea Uharka eta Belendiz auzoak hornitzeko erabiltzen zen.

Uarka
Uarkako burdinola eta zerrategia.

Errota ere izan zen.

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.