Eraikin neoeuskaldun hau pasealekuarekin lerrokatuta dago eta lorategiak dituen orube baten erdian dago. Itsasorako sarbide zuzenak ditu. Eraikinean sartzeko, baserrietan legez, arkua jaitsita duen ataritik egiten da. Estalkia bi isurialdekoa da eta, bere azpian, puntu erdiko arkudun leiho txikien ilada dago. Baserrien egurrezko armazoiaren imitazioarekin egin dugu topo berriz ere.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.