Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Txori-Errota errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Ariatza auzoan kokaturiko errota honek Pardillako errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Fulano Salazar jauna zen eta errota errentan emanda zuen. Errotaren errenta 364 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 904 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe ertainak, hots, 800 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Txori-Errota
Txori-Errota errota (Muxika).
BI-635 errepidea zabaldu zenean antza denez
bota egin zen errota. Horren aldapara
Txori-Errota jatetxeak kanpo-aldean duen
jantokian zegoen.

2 edo 3 errota-ardatz izan zituen.

XX. mendearen azken herenera arte lanean aritu zen.

Oraindik ubidearen aztarna txiki batzuk gordetzen dira.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Kontsultaturiko auzotarren aburuz Errotabarri eta Txori-Errota errota beraren bi izen lirateke, nahiz eta gehitzen dugun dokumentazioaren arabera, hasiera baten behintzat, bi desberdin diren.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.