Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen.
Artika errekaren urak erabiltzen zituen.
1521ean eko ezkontza-kontratu batean aipatzen da errota hau: Juan Gonzalez Mezetakoaren semea eta San Juan Martinez Garaldekoaren alabarekin ezkontzean, Mezetakoak ondokoa ematen du: "Primeramente (...) las ruedas e moliendas que (...) tiene en el balle de la artigas (...) la rueda bieja todo enteramente e las dos que dha rueda modorra e la mitad de la rueda de barrutia e todos sus pertenecidos; Ytem mas la casa seia de monyoya e todos sus pertenecidos y ganados que alli ay; Ytem mas los solares de hermendurua que son en la calle de hermendurua(...); Ytem mas las tierras bazias que dizen viƱas del portal; Yten mas la casa e caseria de Suloeta y sus pertenecidos; Ytem mas las quatro de la rueda de Ugarte e sus pertenecidos (...)".
XVIII. mendearen hasieran, Juan Francisco Ugartekoaren izenez aipatzen da, Poiuko Ugarte torrearekiko lotura agertzen delarik. XVIII. mende erditik aurrera, Arostegiren oinordekoen jabetzan egon zen errota hau: Jose Ventura Mendozakoaren, eta Uhagonekoen eskuetan.
1983ko uholde handiak izan arte martxan egon zen. Arro honetan ixten azkena izan zen.
1862ko agirian agertzen denez artoa ehotzeko bi errota-ardatz izan zituen.
Gaur egun ez du funtzionatzen, baina hain ondo kontserbatuta dago ehotzen aritzeko moduan dagoela.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.