Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Talako Ermitea

Talako ermita

Hirigunea: Ea

Auzoa: -------

Kokapena: X 534071 Y 4803971 Z 50

Kronologia: Erdi Aro Ondokoa

Mendea: XVIII-XIX

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1777

Portuan dagoen Portuan dagoen Eako kofradia zaharraren eraikinaren atzeko aldetik hasten den bidezidorretik joan behar da.

Deskribapena: Talaiari-postu gisa erabiltzen zen Sorkundeko Andra Mariaren baseliza, Eako portuaren sarrerako itsaslabarrean dagoena. Eraikinaren eliz atea egokituta dago talaia gisa erabiltzeko, itsasora irekitako balkoi jarraitu handi baten antzekoa baita. Bizkaian badaude mota horretako beste talaia-eraikin batzuk. Talaia honen ikus-eremua oso zabala ez bada ere (Kaiarria eta Sumarino lurmuturrek mugatzen baitute ekialdetik eta mendebaldetik, hurrenez hurren), Ogoñoko lurmuturraren irtengunea behintzat ikusten da bertatik.

Historia: Herri horretako arrantzaleen beharretara egokitzen ziren talaia honen funtzioak. Bertatik Ogoñoko talaia ikusten zutenez, talaia horretako talaiariak igorritako seinaleen berri izan zezaketen, eta, bestalde, Ogoñotik ezin ziren ikusi talaia honetatik igorritakoak, ezta beste inongo talaiatik ere; hori oso interesgarria zen arrantza-aukera jakin batzuetan lehia ekiditeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.